Jarraiguzu:
“Udako maitasun bat” filmaren zuzendariak, Catherine Corsinik, El Diario.es egunkariari emandako elkarrizketatik hartu dugu izenburu bitxi hori, horren zergatiaz galde egiteko. Eta kontua da zuzendariarekin duela zerikusia, hain zuzen ere, gogoan hartu behar dugun lehenengo elementuetako batek. Orain arte, zuzendari gizonek sinatu dituzte maitasun lesbikoari buruzko film frantses ospetsuenak (La vida de Adéle eta El desconocido del lago). Beraz, dagoeneko badugu obra hau ikusteko arrazoi boteretsu bat: optika femeninoa
Bigarren arrazoiak eduki politiko eta feministarekin dauka zerikusia. Ekintzak 70. hamarkadako aktibismo feministara itzularazten gaitu, 68ko maiatzaren ostean ezkerreko mugimenduei erronka aparta planteatu zien feminismo erradikal horretara; hots, emakumeen emantzipaziorik gabe langileen emantzipazioa gertatzea ezinezkoa zela adierazi zuen feminismo horretara. Iraganeko lorpenak berriro ere mehatxupean egon daitezkeela gogorarazten digu omenaldi historikoak.
Maitasun-istorio eder eraldatzailea kontatzen da, hainbat gatazkak zeharkatu dutena; hala nola, belaunaldien artekoak, politikoak, sexualak eta hiriko bizitzaren “askatasunaren” eta tradizioaren zein landa eremuko lan gogorraren arteko aldeak. Hori guztia, ahaztu gabe atzera-egite homofoboa bizitzen ari den eta muturreko eskuina garaile duen Frantzian sortu dela 2015eko Lumière sariketan film onenaren saria irabazi duen pelikula.
Protagonistentzako ustekabeko amaiera (aberasgarri) eta guzti!
Hurrrengo maiatzaren 18an, 19retan Zigoitiko Zentro Soziokulturalean zine-forum saioa. Homofobia, transfobia eta bifobia nazioarteko egunaren inguaruan. Anima zaitez!