LAIAeskolako jarduerak Arabako herri gehiagotara helduko dira ikasturte berri honetan
12/09/2019
LAIAeskolaren ikasturtearen inaugurazioa eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren III. Berdintasun Planaren aurkezpena
20/09/2019
Ikusi guztiak

Laia Eskola Aiaraldea 2019-2020 egitaraua aurkeztu da Laudion

Gaur Laia Eskola Aiaraldea egitaraua aurkeztu da Laudion, 2019-2020 egitaraua, emakumeen jabekuntzarako eta berdintasunerako ekintzez beteta.

Egitaraua elkarlanaren emaitza da, Aiarako Kuadrillako bost udalerrik eta Bizkaiko bik gauzatutako elkarlana, Aiaraldean Araba eta Bizkaia batzen direlako: Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduña. Urtarrilean hasi ziren lanean Kuadrillako eta Udaletako Berdintasun Zerbitzuak egitaraua prestatzen eta uda arte ibili dira bakoitza bere udalerrian elkarteekin adosten zein ekintza egin. Era berean, aipatutako guztia Arabako Aldundiarekin koordinatu da, Laia Eskola Arabako proiektua delako.

Aurkezpenean, honakoak izan dira: Arabako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria, Nerea Melgosa Vega; Aiarako Kuadrillako presidentea, Maider Basterra Ibarretxe; Laudioko alkatea, Ander Añibarro Maestre eta Berdintasun zinegotzia Loli Muriel Aroca; Amurrioko alkatea, Josune Irabien Marigorta; Aiarako alkatea, Gentza Alamillo Udaeta; Artziniegako alkatea, Joseba Vivanco Retes eta zinegotzia Zuriñe Frutos Gutiérrez; Okondoko alkatea, Jon Escuza Del Campo eta Berdintasun zinegotzia, Naiara Otaola Gonzalez; Orozkoko zinegotzia, Idoia Camacho Markina eta Urduñako zinegotzia Sole Lezameta Astrain.

Beraz, elkarlanaren eta koordinazioaren emaitza dugu Laia Eskola Aiaraldea egitaraua. Helburua prestakuntza eta ekitaldi feministen bitartez emakumeen parte hartze soziala indartu eta jendartea eraldatzea da, berdinzaleagoa izan dadin.

Egitaraua etxe guztietara helduko da, buzoneatu egingo baita, eta bertako tailer eta ekintza guztiak doakoak dira.

Beraz, animatu eta parte hartu Laia Eskola Aiaraldean!

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin