Jarraiguzu:
Urriaren 3an Zigoitako IV. Jardunaldi Feministen lehenengo egunaren barruan, Gorbeialdeko Kuadrillako LAIAeskolaren programa berriaren aurkezpena egin zen, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendari berriaren eskutik, Nerea Melgosa Vega.
“Feminazi se nace”
Irantzu Varela, kazetari eta aktibista feminista, urte luzez ezaguna da. El Tornillo bideo-mikrospazio feministan eta La Tuerka-n parte-hartzen du eta Faktoria Lila-ren sustatzailea da. Faktoria Lila ikasteko, sortzeko eta ekintza feministarako espazioa da. “Feminazi se nace” bakarrizketa maltzur eta ironikoa interpretatu zuen Zigoitian.
Zigoitiko Jardunaldi Feministen alorrean, urrian zehar, ekintza desberdinak egingo dira. Urriaren 11an, 19: 00etan, publiko familiarrari zuzendua, “Super Ni”, berdintasunaren aldeko ipuin kontaketa eskainiko da eta urriaren 18an, “La Basu” -k Beldur Barik-en jarrera duen 11 urtetik gorakoentzako rap feminista tailerra dinamizatuko du.