2019-2020ko LAIAeskolaren programazio berria
06/09/2019
Laia Eskola Aiaraldea 2019-2020 egitaraua aurkeztu da Laudion
17/09/2019
Ikusi guztiak

LAIAeskolako jarduerak Arabako herri gehiagotara helduko dira ikasturte berri honetan

Guztira, 7.600 pertsonak hartu zuten parte 2018an kuadrilla guztietan tinkotzen ari den Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolako ekitaldietan, aurreko urtearen halako bi

Gasteiz, 2019ko irailaren 12a. Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola – LAIAeskolak hainbat jarduerarekin eman dio hasiera ikasturte berriari, lurraldeko herri gehiagotara zabaltzeko helburuarekin eta bere ekimen anitzetan jadanik parte hartu duten emakume arabar askoren erreferente izango delakoan oraingoan ere.

Nerea Melgosa Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendariak eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuko buruak LAIAeskolaren programazio berria aurkeztu dute 2019-2020 ikasturterako, haren helburua dena “bere egitekoa sakondu eta zabaltzea tresna baliagarria izan dadin emakumeak ahalduntzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko partaidetzan eta ekimen sortzean”.

Berdintasunaren zuzendariak azpimarratu du aurten LAIAeskolaren “tinkotze” urtea izango dela; izan ere, iazko ikasturtetik eskola errealitate bihurtu da lurralde historiko osoan, Trebiñuko udalerrietan barne. “Eskolako laugarren edizio honetan, kuadrilla guztiek izango dute jarduera gehiago eta aukera gehiago parte hartzeko”, esan du Nerea Melgosak. Argibide guztiak laiaeskola.eus web orrian daude.

Hori dela eta, abiapuntua zorrotza izango da, LAIAeskolaren hazkundea “esponentziala” delako. Iaz 320 ekintza antolatu ziren, 60 herritan, aurreko urtean baino ia hiru bider gehiago. Parte hartu zutenen kopurua ere modu nabarmenean hazi zen. Izan ere, 7.600 pertsonak hartu zuten parte jardueretan, aurreko ikasturtean parte hartu zutenen halako bi baino gehiago. Parte hartzaileen % 86 emakumeak izan ziren, eta gainerako % 14a gizonak.

LAIAeskolak 2019-2020 ikasturtea hasteko 130 jarduera antolatu ditu, ikasturtean zehar ekintza gehiago egingo badira ere. Aurtengoan eta jende gehiagorengan eta zuzenago heltzeko, Araba guztirako foileto orokorra argitaratzeaz gain, LAIAeskolak banakako egitaraua argitaratuko du kuadrilla bakoitzeko eta Trebiñuko ekintzekin. Eskualdeetan aurkezpen bana egingo da, datorren asteartean, hilak 17, hasita Laudion (Aiaraldea).

Ikasturte honetako ekintza garrantzitsuenetako bat da emakumeen parte hartzea sustatzea Arabako kontzejuetan. Beste bat da irakurketa feministaren klubak indartu eta handitzea, arrakasta handiko jarduera baita. Hamar talde egingo dira, horietako hiru euskaraz; iaz baino bat gehiago. Horrela, Aiaraldean eta Gorbeialdean dagoeneko antolatutakoez gain, Kanpezu-Mendialdeko Kuadrillan beste bat egingo da.

Indarkeria matxistaren prebentzioa

Halaber, indarkeria matxistaren prebentzioa presente dago LAIAeskolaren ekintza formatu desberdinetan. Hasi eskualdeetako topaketa eta ahalduntze lantegietatik eta “Elkarrizketak” solasaldietara, gaian adituak diren emakumeekin. Tresna kulturalak ere erabiliko dira, hala nola Berdinzinema zineforuma eta irakurketa klub feministak, autodefentsa feministako lantegiak eta “Hitz kolpez”, Arabako ikastetxe guztietako ikasleentzat, eta Beldur Barik, euskal erakundeek sustatuta.

Aisialdian eta jaietan ere indarkeria matxistaren prebentzioa sartuta dago LAIAeskolan, “Beldur Barik Guneak” kanpainarekin, herrietako festa guneen barruan. Gune hori Arabako Errioxako mahats bilketaren jaira helduko da lehenengoz, igande honetan Mañuetan izango dena.

Ikasturte honetako berrikuntza dira, besteak beste, Isabel Duque psikologoak eta sexu hezitzaileak (batez ere, nerabe eta gazteentzat ‘Psico Woman’ youtuberra) kuadrilla guztietan emango dituen lantegiak eta solasaldiak. Solasaldiak ikastetxeetan ez ezik jendeari zabaldutako mahai-inguru irekietan ere egingo dira Araba osoan.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin