Jarraiguzu:
Emakumeen aurkako indarkeriari eta beste indarkeria matxisten gaiari aurre egitea ardatz estrategikoa da Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Planean (2016-2010). Ardatz horren lehen helburua da jakitea zenbateraino eragiten duen landa guneetan emakumeen aurkako indarkeriak1. Helburu horri begira hartu beharreko lehenengo neurria honako hau da: lurraldeko Kuadrilla guztietan diagnostikoak egitea indarkeria matxistaren egoerari buruz, hobetu beharreko esparruak errazago identifikatze aldera.