“Gehiago gara, kuadrilla gara. #EginBat” kanpainaren komikia

Añanako Kuadrillak eta berau osatzen duten Udalek kanpaina berri bat jarri dute martxan indarkeria matxistari aurre egiteko. “Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurka, gehiago gara, kuadrilla gara. #EginBat” lelopean.

Ekimen honekin, Kuadrillak eta bertako udalek berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa erakutsi nahi izan dute. Aldi berean, herritarrak eta, bereziki, gazteak kontzientziatu nahi dituzte, indarkeria matxista Giza Eskubideen urraketa larria da eta. Horrez gain, emakumeen eta LGTBI kolektiboko pertsonen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurka egiten duen lehen mailako gizarte-arazo bat da baita ere.

Kanpaina osatzen duten ekimenen artean, Barbara Alca ilustratzaileak sortutako komiki hau dago. Lanak indarkeria matxista, gorputz perfektuek eragindako presioa, maitasun erromantikoaren kontrola eta mitoak eta ziberindarkeria matxistak islatzen ditu, besteak beste.

Partekatu:
Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin