Jarraiguzu:
Ondorengo Diagnosia Gorbeialdeako Eskualdearen interesa dela medio egin da, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasunerako Zerbitzuak lagunduta. Araba osoko eskualde askok aurrera eramaten ari diren prozesu handiago baten barruan ikus daiteke, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren errealitatea ezagutzera bideratuta dagoena. Horrela, arreta eta prebentziorako udal politika publikoak eta aldundiko politikak hobetu nahi dira.