Jarraiguzu:
Diagnostiko hau, Foru Aldundiko IV Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Planean (2016-2017) barneraturik dagoen hirugarren ardatzean kokatzen da; bere lehen atalean, Arabako Lurralde Historikoa osatzen duten Kuadrilletan dagoen indarkeria matxista egoera aztertzeko diagnostiko bat egiteko beharra azpimarratzen da.