2018ko martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, feminismoaren ikusgarritasun- eta aldarri-egun historikoa izan zen planeta osoan. Baita Arabako herri eta hirietan ere. Plaza batzuek ez zuten aurretik sekula ere horrenbeste emakume elkartuta ikusi, jai-giroan ikusi ere, berdintasunik ezaren amaiera eskatuz.
Aurrera egiten ari den mugimendua da; hazten ari da, eta elkar lotzen gaitu, sareak ehuntzen baititu lurralde osoan. Amurriotik Agurainera, Zigoitiatik Zalduondora, Araiatik, Laudiotik, Ribabellosatik, Guardiatik, Maeztutik, Aramaiotik, Arespalditzatik eta askoz ere toki gehiagotatik igaroz. Martxoaren 8an, emakumeak IKUSGARRI egin ziren Araban.
.