Bastida: Arabako Errioxako Berdintasunerako II Topaketak
27/02/2018
M8 historikoa Araban
05/04/2018
Ikusi guztiak

“Emakume ikusezinak gizartea eraldatuz” da Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hautatutako leloa

Emakumeek gune publikoetan duten parte hartzea izango da Arabako Foru Aldundiak martxoaren 8rako antolatu duen kanpainaren ardatza

“Emakume ikusezinak gizartea eraldatuz” da Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hautatutako eguna, zeina datorren martxoaren 8an ospatuko baita. Urteurrena oroitzeko, foru erakundeak hainbat ekimen gauzatuko ditu, agerian jartzearren Arabako lurralde historikoko emakumeek gune publikoetan egin duten lana eta izan duten parte hartzea eta zer kolektiboan izan duten eragina.

Kanpaina honekin, Arabako Foru Aldundiaren helburua da emakumeei ezagutza agertzea arlo sozialean eta kolektiboan, zeren eta askotan, gizartean, ez baitira agerian, eta, halaber, agerira ekartzea nola eraldatzen duen gizartea emakumeen lan ezkutuan ezarriak. Hori dela eta, aurtengo urteurrenerako hautatu den goiburua hau da: “Emakume ikusezinak gizartea eraldatuz”.

Hala, kartelean, ikusezin bihurtu ditugu “mujeres invisibles” hitzetako zenbait letra, gaztelaniazko bertsioan, eta “emakume ikusezinak” hitzetakoak, euskarazkoan, erakustearren emakume asko daudela lan eraldatzailea egiten dutenak eta pertsona batzuk ez direla gai hori ikusteko. Mezu hau indartu egiten da #Emaldatu etiketarekin, hitz joko bat eginez “emakume” eta “eraldatu” batuta.

Arabako Foru Aldundiaren asmoa da mezu positiboa igortzea, emakumeak ahalduntzeko eta haien alde aldarri egiteko, espazio bat betetzen baitute, ez eskuratutako zerbait balitz bezala edo inork emanda dagokien zerbait balitz bezala, baizik eta hala izan behar duelako.

Emakumeei ezagutza agertuz eta haiek agerira ekarriz, Arabako Foru Aldundiak badu beste asmo bat ere: arabar guztiei dei egitea bizitza publikoan parte har dezaten, gune publikoetan parte har dezaten, dagokien espazioa bete dezaten, gizartea alderdi guztietatik zinez bidezkoagoa eta aitzinatuagoa bihurtzeko determinazioarekin, bereziki emakumeen eta gizonen arteko berdintasun handiagoa izan dadin.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Foru Gobernu Kontseiluak, martxoaren 6an, nazioarteko adierazpen bat onartuko du.

Artium Museoko ekitaldia martxoaren 10ean.

Ekimen sail hau larunbatean bururatuko da, martxoaren 10ean, 12:00etatik aurrera Artium museoan izango den ekitaldi batekin, non Susana Covas mintzatuko baita, genero eta ekitatean espezialista, “Mujeres y el espacio público” izeneko mintzaldiarekin. Ondoren, arabar emakume batzuek espazio publikoetan izan dituzten esperientziak kontatuko dituzte. Mahai inguruan izango dira Maite Bilbao, Euskadiko Alargunen Federazioko presidentea (Fevi) eta alargunen estatuko elkarteen federaziokoa; Carmen Rodríguez, Gaubeako medikua eta Mujeres en Acción elkarteko ordezkaria, eta Madelen Urieta, Araski saskibaloi taldeko entrenatzaile eta kirol zuzendaria, eta baita Susana Covas ere. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak emango dio amaiera ekitaldiari, Virginia Imazen “clownclusiones” ikuskizunarekin batera.

Foru erakundeak urteurren honekin hartuta duen konpromisoak, halaber, erakunde kanpaina bat izango du, hedabideetan ere proiektatuko dena, bai eta kanpoko euskarrietan ere, hala nola autobus markesinetan.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin