Jarraiguzu:
Film honetan, nire historiak berak lotzen ditu sexu-merkataritzarako esplotazioaren izugarrikeriak eta gure gizarteak isilean barkatzen eta onartzen duen sexu-gehiegikeriaren arazo fin baina endemikoa
Barne-bidaia egitera behartu ninduen Sands of Silence: Waves of Courage (Isiltasun-hareak: adorezko olatuak) filma ekoizteko prozesuak. Salerositako bi emakumeren historiak kontatzean, Nepalen gertatua bata, Mexikon bestea, nire historiaren isla txiki bat ikusi nuen beren kontakizunetan, isla hori ñimiñoa iruditu zitzaidan arren. Lurpetik atera behar izan nituen iraganeko mamuak, eta horiei aurre egin.
Sexu-indarkeriaren mamuaren aurpegi guztiak itotzen dituen isiltasun-geruza trinkoa urratzeko beharra da filmaren gaietako bat; intzestutik hasi eta kleroaren gehiegikeriara, bortxaketara eta salerosketara iritsi arte. Sexu-indarkeriaren gaia etxera hurbiltzea da nire xedea.
Ez da nahikoa mamuaren muturretan dauden salerosketaren eta feminizidioaren gainean sentsibilizatzearekin. Askoz ere errazagoa da komunikabideak sexu-trafikoaz aritzea, sexu-gehiegikeriaz aritzea baino. Zergatik? Sexu-gehiegikeria normalizatu dugulako. Saihestezintzat jo dugulako. Eta askoz ere zailagoa delako gure familietan, gure eskoletan, gure elizetan eta gure tenpluetan gertatzen den gehiegikeriaren inguruan eraiki dugun isiltasuna apurtzea.
Arenas de Silencio (Sands of Silence) – Trailer Oficial Español 2:30 min. from Chelo Alvarez-Stehle on Vimeo.