Elkarrizketak… Amelia Barquínekin: Generoa eta kulturartekotasuna
03/10/2016
Ikusi guztiak

Ongi Etorri LAIA eskola!

Ramiro González Vicente, Arabako Ahaldun nagusia

LAIA Eskola – Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola irailaren 30ean inauguratuko da, eta hori beste pauso bat izateaz gain denok sartuta gauden gizarte eraldaketako prozesuan, emakumeak bereziki aintzat hartzen ditu.

Ni neu sinetsita nago zein garrantzitsua den emakumeek parte hartzen jarraitzea bizitzako eremu guztietan, izan lanean, gizartean, kulturan zein politikan, eta diputatu nagusia naizenez, nire eskuetan dagoena egin nahi dut hori hala izan dadin. Hortaz, erabat ziur nago zer nolako potentziala daukan LAIA Eskolak lurralde osoko emakumeek aurrera egin dezaten jabekuntzan.

LAIAk tokia eskainiko die emakumeei politikan eta gizartean parte hartzeko, eta horretarako, emakumeen jabekuntza eta elkarteen mugimendua sustatuko du, kontzientziazio, ikaskuntza eta gizarte eraldaketarako tresnak eskuratzeko prozesu baten bidez.

LAIAk hainbat prestakuntza ekintza gauzatuko ditu, Araban bizi diren emakumeek ikas dezaten eta trebatu daitezen, baita emantzipatzeko jarrera izan dezaten ere, horrek aukera emango dielako modu kritikoan aztertzeko haien errealitatea, eta hala barne boterea, botere kolektiboa eta gizartearen aldaketa sustatuko dutelako.

Azpimarratu nahi dut eskola ez dela izango foro bakartu bat. Nahi duguna da prozesua gizarte osora zabal dadila, gauzak aldarazi nahi ditugu maila guztietan, eta aldaketa horiek aberasgarriak, iraunkorrak eta eraldatzaileak izan daitezen nahi dugu. LAIArekin lortu nahi duguna da jabekuntzarekin eta berdintasunarekin zerikusia daukaten kontzeptu eta ekintzak lurralde osora eta bertan bizi diren guztietara heda daitezela; hortaz, gonbita egiten dizuegu eskolan garatuko diren ekintza eta proposamen guztietan parte hartzera.

Lortu nahi duguna da Araba heldu, kohesionatu eta indartsu bat, non arabar guztiok aukera berdintasunerako aukera izango dugun, eta LAIA urrats oso garrantzitsua da gure buruari ezarri diogun ibilbide honetan.

Zuen guztion laguntza izatea espero dut Araba bidezkoago eta berdintasunezkoagoa eraikitzen jarraitzeko. LAIA zuen zain dago.

Agur bero bat

Ramiro González Vicente

Arabako Ahaldun nagusia

 

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin