LAIAeskolaren ikasturtearen inaugurazioa eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren III. Berdintasun Planaren aurkezpena
20/09/2019
LAIAeskolako programazioaren aurkezpena Añanako Kuadrillan
30/09/2019
Ikusi guztiak

LAIAeskolaren programazioaren aurkezpena eta Itziar Gandíarekin Solasean: “Zaindu, elkar-zainduz”

Irailaren 27an, ostiralean, Trebiñuko Enklabe osorako LAIAeskolaren programazio berria aurkeztu zen Trebiñuko Udalean.

Nerea Melgosa Vega, Arabako Foru Aldundiko Giza Eskubide eta Bedintasunerako Zuzendariak, Mª Eugenia Galarreta Aldaz, Trebiñuko
Konderriko Berdintasun Zinegotziak, eta
Oihane López de Abechuco Ruiz de Mendarozqueta, Argantzungo Udaleko Berdintasun Zinegotziak  Eskolaren edizio berri honi harrera emateaz arduratu ziren.

LAIAeskolak Arabako Lurralde Historiko osorako proiektu zirraragarria, integratzailea eta eraldatzailea dela nabarmendu dute, modu kolaboratibo eta parte-hartzailean eraikia, Trebiñuko biztanleria osoa horren parte izatera animatuz.

Itziar Gandíarekin Solasean: “Zaindu, elkar-zainduz”

LAIAeskola programaren aurkezpenaren ondoren, Itziar Gandíaren eskutik emakume guztiak sakonki ukitzen gaituen gai bati buruzko hausnarketak emateaz arduratu zen: zaintzak. Emakumeak zaintzera ohituta gaude, baina zainduak sentitzen al gara? Elkar zaintzen al dugu? Zer da nork bere burua zaintzea? Non kokatzen dut nik neure burua egunero egiten ditudan zaintzen zerrendan?

Galdera asko hitz egin eta hausnartzen jarraitzeko.

 

Programatutako jarduerei buruzko informazio gehiago izateko, sarean kontsultatzera animatzen zaituztegu www.laiaeskola.eus orrialdean eta lurralde osoan banatutako liburuxken bidez.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin