Jarraiguzu:
Iragan uztailaren 11n Bastidako Kultura-Etxean elkartu ginen, batik bat, Bastidako eta Buradon Gatzagako hainbat herritar, jai batzordeko kideak eta udal-ordezkariak tarteko. Tailer honetan gure herriko jaien izaeraz hausnartu genuen, bere dimentsio ezberdinez, baita jaien argi-ilunez ere. Saio horretan, gure herrietako udako jaietan behaketa egiteko konpromisoa hartu genuen guztiok eta irailaren 15ean berriro elkartuko gara, behatutakoa komunean jarri eta nahiko genukeen jai eredua kolektiboki irudikatzeko.