Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Arabako Foru Kontseiluaren bilkura
27/12/2019
Ikusi guztiak

#Todaloca — Feminismoa, sexualitatea, maitasuna, sare sozialak, gazteria eta aktibismoa. Tabuak hausten Araban Psico Woman-ekin

2020ko urtarrilak 16

5 egun egon da La Psico Woman Araban. Urtarrilaren 8tik 12ra lurralde historiko osoan zehar ibili da, Oiondik Langraizera, Agurain, Legutio, Urizaharra eta Trebiñoko konderritik pasatzen, berdintasunari eta teknologia berriei buruzko eztabaidak eta gogoetak eginez.

Gehien bat youtuber eta instagrammer bezala ezagutzen dugu, baina La Psico Woman edo Isa Duque, benetan deitzen den bezala, nerabe-taldeetan espezializatutako psikoterapeuta da, sexologian eta generoan prestakuntza duena. Bere lanean ideia bat du abiapuntu: gaur egungo jendartean ezinezkoa dela sare-sozialik gabeko komunikazioa zein aktibismoa, eta, gainera, gazteak sozializatzeko tresna garrantzitsua direla.

#10 tips para las TRIC’s” da Langraitz Oka eta Aguraingo institutuetako ikasleekin egindako bakarrizketa argi, zuzen eta zintzoaren izenburua. Eta kontatu zenuena ondo etorriko zitzaigun edonori: 15 urterekin jaso nahi zituen 10 aholku. Eta bakarrizketak ez ezik, hitz egin eta eztabaidatzeko ere direnez, denbora egon zen horri buruz taldean hausnartzeko.

Handik, La Psico Woman Oiongo Institutura joan zen. “Maitasuna 4.0” hitzaldia ere baliagarria izan zen moldeak hausteko, eta argi eta garbi hitz egin zuen zer esan nahi dugun maitasunaz, bikoteaz, jeloskortasunaz, sexualitateaz, askatasunaz, harreman askotariko eta irekiez ari garenean, maitasun erromantikoari buruzko estereotipoak apurtuz eta gazteei hitza emanez haien nahiak argi eta garbi adieraz ditzaten.

Gazteekin institutuetan lan egin ondoren, bi saio ireki egin zituen Legution eta Trebiñun, “Z belaunaldia: erronkak eta aukerak. Haien kodeak ulertzen”. Bi gune horiek oso dinamikoak izan ziren, eta gurasoekin batera joan zirenek zalantzak argitu ahal izan zituzten beren seme-alaba nerabe eta gazteekin nola komunikatu eta teknologia eta sare sozialak nola erabili.

Azkenik, Psico Woman Urizaharrara iritsi zen, herritarrentzako saio ireki baten bidez. Saio horretan, emakume idazleek, sexologoek, psikologoek, artistek eta abarrek genealogia feministatik eman dituzten gakoak bildu ziren, gure gorputzekin dugun bizimodua, emakumeekiko harremanak, emozioen bizipena, maitasunak eta sexualitateak des-patriarkalizatzeko. Hitzaldia giro oso hurbilean eman zen, eta gogoetak, kritikak eta, batez ere, umorea bildu zituen.

 

 

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin