Jarraiguzu:
Lehengo ostiralean, ekainak 30 #TowandaRebels neskak Zigoitian izateko aukera paregabea izan genuen, beraien lehengo liburuaren aurkezpenean #HolaGuerrera. Gaur egun liburuaren aurkezpeneko biran daude hainbat hiriburuetatik Donostia eta Bilbao besteak beste, eta ikaragarrizko sortea izan dugu Zigoitian ere izateagatik, izan ere, Zuaren familia bertokoa da.
Zua eta Teresaz aparte, mahai inguruan #AmeliaTiganus egoteko aukera izan genuen, eta honen ondorioak geroko pintxo-potearen elkarrizketak izan ziren.
Gainera, Zigoitiko neska gazteen taldea aurreskua dantzatu zieten ekintzaren protagonistei eta geroxeago Ainhoa eta Ander euskaraz eta gaztelerazko musika feminista saioa egin zuten.
Ekintzara 60 pertsona baino gehiago hurbildu egin ziren, hortaz arrakasta handia izan zuen. Arrakasta hau, ekintza posible egin zuten pertsona guztiena da.
Eskerrik asko!